2016/09/18 13:00

Bestelakoak

EH Bilduren mitin-txotxa

EH Bilduren mitin-txotxa
Jauregizar plaza, Sopela

Domeka honetan, irailak 18, mitin-txotxa egingo du EH Bilduk, Sopelako Jauregizar plazan; hitzordua 13:00etan jarri dute. Natalia Gardeazabal Basauriko zinegotziak eta irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako zerrendakideak berba egingo du, Iker Casanova legebiltzarkideagaz eta hautagaiagaz batera. Sagardo-kupela, txistorra-jana, dantzariak, bertsolariak eta trikitixa egongo dira.

Hizkuntza: Euskara
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun