Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak antolatutako lehiaketan, bigarren postua Larrabetzuko Beñat Lekue eta Aritz Oregirentzat izan zen (6 minutu eta 41 segundo), eta, hirugarrena, Ernesto Ezpeleta Biurri eta Hodei Ezpeleta aita-semearentzat. Beste parte-hartzaileak ondoko hauek izan ziren: Igor Duñabeitia eta David Naredo, Aritz eta Aimar Irazabal, Ioritz eta Jesus Gisasola, X. Garcia Utxu eta Alex Txikon, eta Done Intxausti eta Julen Mendieta. Ekimenak Sopelako Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa izan zuen.