Errotaitzurra erosteko, bertso-txerritxu-jana egingo dute zapatuan, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 12a, 10:54

Zapatu honetan, urriak 15, txerritxu-erre bazkaria egongo da Sopelako Artetxuten, El Sol garagardotegiaren atzeko baserrietan, Lantzarreta kontsumo-taldeak antolatuta. Berton, Julen Zulaikak eta Ruben Santxezek bertsotan egingo dute, eta erromeria ere egongo da. Bildutako dirua errotaitzurra erosteko erabiliko dute. Izen-ematea 649 937 796 telefono zenbakira deituta egin beharko da.

Egitaraua:

  • 11:00 Soloa eta negutegia ikusi, Urdulizen.
  • 12:30 Ahuntzei eta oiloei jaten eman eta Errubia astoa aldatu.
  • 14:30 Bazkaria: Umeak (okela, patata frijituak eta postrea): 10 euro. Nagusiak (entsalada, txerritu errea, sagardo/garagardoa eta postrea): 35 euro.
  • 17:00 Bertso-saioa: Julen Zulaika eta Ruben Santxez.
  • 18:00 Umeentzako jolasak.
  • 19:00 Erromeria.

Oharra: Kotxea El Sol garagardotegiko aparkalekuan utzi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun