Urtero bezala, gaurtik aurrera Sopelako Kuadrillen Koordinakundea martxan jarriko da, berriro ere Sopela ekintzakaz betetzeko asmoagaz, beraien aisia antolatuz, Sopela.net agerkariak adierazi duenez. Aurreko urteetan ekintza pila bat antolatu dira Sopelako kuadrillek elkarregaz dibertitzeko: sagardotegia, pintxo-lehiaketa, Gabon Zaharreko kanpaiak, Olentzero gaua, aratusteak... eta beste asko! Bilera gaur, astelehena, 19:30ean izango da, Kurtzio Kultur Etxean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!