Antzerki-talde bizkaitarrak berak sortu eta zuzendu du obra, eta aspalditik elkar ikusten ez duten hiru lagunen topaketa da abiapuntua. Parisen bizi da euretako bat, aktorea dena, eta Donostiako Zinemaldira egingo duen bisita aitzakiatzat hartuta batuko dira lagun zaharrak. Sortzaileek azaldu dutenez «topaketek eragiten dute iragana birbizitzea, orainaz berba egitea eta etorkizunaz pentsatzea». Ikuskizuneko sarrerak 3 euroan daude salgai.