Olentzerori eta Mari Domingiri ondoetorria prestatzen hasiko dira sopeloztarrak

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 31a, 10:00

Abenduaren 24ko iluntzerako den-denak prest egon beharko du; horrenbestez, egin beharreko lan guztiak lehenago antolatzen hasteko beharra dago, eguna heltzean Olentzerori eta Mari Domingiri merezi duten harrera egiteko. Hala, datorren azaroaren 2an, eguaztena, arrastiko 07:00etan, Kurtzio kultur etxean ipini du lehenengo hitzordua Olentzeroren eta Mari Domingiren Batzordeak; parte hartu gura duen denak bertara daitezke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun