Domekan, ostera, 4 eta 9 urte bitartekoei begirako tailer eta kontzertu didaktiko bi eskainiko dituzte: 12:00etako saioan, Perkusbika bikoteak perkusio-kontzertua eskainiko du bertaratzen direnen parte-hartzeagaz; 16:30ean, Perkusbika eta Euskadi Brass taldeek tailer didaktikoa emango dute. 18:00etan zuzenean joko dute Metalikoak SA musika-fabrikak, Euskadi Brassek eta Javier Irigoyenek. Emanaldiok doakoak dira.
Horiez gainera, datorren aste-akabuko hitzorduak, honako hauek: Jeux D’Anches zur eta haize laukotearen kontzertua (hilak 11; 3 euro); Gonzalo Tejada Special Trioren jazz-emanaldia (hilak 12; 3 euro); Marta Pelejero biolontxelo-jolearen zuzenekoa (hilak 13; doan) eta Arteus orkestraren ekimenez musika klasikoa zineman entzuteko aukera izango da (hilak 13; 3 euro). Denak Kurtzio kultur etxean izango dira.
Egitaraua
Azaroak 4, barikua
- 19:30ean, Abesbatzen topaketa: Lagun Artea (Sopela), Aita Gotzon (Barrika), Asparbi (Bilbo).
Azaroak 6, domeka
- 12:00etan eta 16:30ean Umeentzako tailerrak.
- 18:00etan, kontzertua: Metalikoak S.A, Euskadi Brass eta Javier Irigoyen.
Azaroak 11, barikua
- 19:30ean, kontzertua: Jeux D´Anches laukotea.
Azaroak 12, zapatua
- 20:00etan, Jazz Gaua: Gonzalo Tejada Special Trio.
Azaroak 13, domeka
- 17:00 Kontzertua: Marta Pelejero (biolontxeloa).
- 19:00 Zinema-musika: Arteus orkestra.