Diru-laguntzen oinarriei jarraituz, 2016an, udalerrian burutzen diren emakumeen inguruko ekintzen artean, gehienez, 3.000 euro banatuko ditu Udalak. Bestalde. kirolaren arloan diruz lagundu ahal izango diren jarduera arrunten artean, gehienez, 10.000 euro banatuko dira. Hirugarren adinari dagokionez, gehien jota, 1.000 euro izango dira emango dituztenak. Lankidetza arloetara, ostera, 22.000 euro baino gehiago ez dituzte bideratuko. Azkenik, kulturaren arloan diruz lagundu ahal izango diren jarduera arrunten artean, gehienez, 40.000 euro banatuko dira. Zehaztu dutenez, "laguntzok ohiko jardunaren gastuetarako bideratuko dira, hau da, diru-laguntza ematen den ekitaldian erakunde eskatzailearen ohiko funtzionamenduko programako jardueretan gastatzeko".