Hondurasko egoeraren inguruan, egingo dute berba bihar, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 10a, 18:00

Bariku honetan, azaroak 11, Hondurasen ematen diren giza-eskubideen urraketak ezagutzeko aukera egongo da, bertako aktibista baten eskutik. Plaza Beltza elkarteak eta Joxemi Zumalabe Fundazioak antolatutako berbaldia 19:00etan izango da, Kurtzio kultur etxean; sarrera, doan. Gaztelaniaz emango dute.

Joxemi Zumalabe Fundazioak azaldu duenez, "Hondurasko oligarkiak eta AEBek bultzatutako Manuel Zelaya presidentearen aurkako 2009ko estatu kolpetik, herrialdean korrupzioa, zerbitzu publikoen pribatizazioak, segurtasun eza eta giza eskubideen urraketa larriak jasaten dabil".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun