Ondareari buruzko jardunaldiak ez dira bukatu oraindino Sopelan

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 11a, 16:05

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, urtarrilaren 6ra arte, "Silexaren bila" izeneko erakusketa egongo da ikusgai, Kurtzio kultur etxean; sarrera, doan. Horrez gainera, erakusketaren barruan, hiru bisita gidatu egingo dituzte; lehenengoa euskaraz izango da; azaroaren 16an, 19:00etan. Diego Garate arkeologoak emango ditu azalpenak. Bisita doakoa da. Baina, aldez aurretik izena eman (hall-kulturala@sopela.eus) beharko dute parte hartu gura dutenek; izan ere, tokiak mugatuak dira.

Erakusketaren ordutegiari dagokionez, astelehenetik domekara bisita daiteke, 17:00etatik 20:00etara, jai egunetan izan ezik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun