Adinbakoen zentro batetik alde egindako mutila aurkitu dute Sopelan

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 9a, 12:32

© SOPELAKO UDALA

Sopelako Udaltzaingoak urriaren 19an Berangoko adinbakoen zentrotik ihes egindako mutil bat atxiki zuen aurreko eguenean, azaroak 3.

Gertaera 13:00ak aldera izan zen, Enrique Urrutikoetxea kalean. Sopelako erdigunetik oinezko zaintza egiten zebiltzan udaltzain bik karga eta deskarga zonalde batean aparkatutako kotxe bat atzeman zuten; kotxeak inguruko dendak hornitzen zebiltzan dimentsio handiko beste ibilgailuak oztopatzen zituen, udal iturriek azaldu dutenez. Handik gutxira, adinbako batez lagundua, kotxearen jabea aurkeztu zen eta udaltzainek hura identifikazioari ekin zioten.

Agente batek, isunaren papera betetzen zuen bitartean, besteak, pilotukidea zen adinbakoari erreparatu zion eta Berangoko adinbakoen zentrotik alde egindako gazteaizan zitekeela pentsatu zuen, agintari sopeloztarrek adierazi dutenez. Zentrotik ateratzeko baimen baten ostean, mutila ez zen berriro bueltatu. Beharrezko ikerketak egin eta gero, zentroko zaindari batek adinbakoaren ardura hartu zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun