Errenta-maila txikia daukaten familia-unitate sopeloztarrek 2016ko Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) eta zarama-bilketa zein estoldagatiko tasak ordaintzeko laguntzak emateko deialdi publikoa onartu du Sopelako Udalak. 2016ko ordainagirietarako eskariak aurkezteko epea azaroaren 15tik 30ra bitartekoa izango da, biak barne. Diruz lagundu ahal izango diren eskaeren artean gehienez 19.148,52 euro banatuko dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!