Dovlatov-en "Maleta" liburuaz berba egingo dute bihar Sopelako irakurleen klubean

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 16a, 15:41

Sopelako Irakurle Klubaren hurrengo hitzordua eguen honetan, azaroak 17, izango da, 19:00etan, Kurtzio kultur etxean. Oraingo honetan, "Maleta" (1986) liburuaz berba egingo dute; Sobietar Batasunetik AEBetara emigratzeko eroan zuen maletan sartutako objektu bakoitzaz berba egiten du bertan Sergei Dovlatov idazle errusiarrak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun