Uribe Ospitalea herri-plataformak batzar irekia egingo du bihar

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 22a, 12:00

Eguazten honetan, azaroak 23, batzar irekia egingo du Sopelako Uribe Ospitalea herri-plataformak; hitzordua 19:00etan jarri du Kurtzio kultur etxean. "Urdulizko ospitaleak sortutako trafiko arazoen aurrean, Sopelak izan ditzakeen aukeren inguruan informazioa jasotzeko eta zure iritzia emateko" deitu dute bilera, azaldu dutenez.

"Gero eta kotxe gehiago dago gure herrian… Bizkaiko Foru Aldundia eta Sopelako Udala ez daude prest ezer egiteko, baina sopeloztarrok erantzun bat behar dugu!", adierazi dute Uribe Ospitalea herri-plataformako kideek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun