Sopelako Eleizalde, Etxebarri eta Zabalbide kaleetan kokatutako edukiontziei su eman diete, domeka goizaldeko 03:15-03:30 bitartean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Denera, 11 dira erretako edukiontziak; horrez gainera, Zabalbide kalean, su emandako edukiontzien alboan aparkatuta zegoen ibilgailu bat ere kaltetu dute garrek.
Gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak; momentuz, ez dute su-emailerik identifikatu, eta ikertzen jarraituko dute.