Denera, 26 putxera aurkeztu zituzten Pataterrixe Kultur Elkarteak Morgan lehenengoz antolatu duen putxera-lehiaketara, eta parte-hartzeagaz zein lehiaketara aurkeztu dituzten putxeren mailagaz pozik daude antolatzaileak.
Sopelako Larrondo Bekok aurkeztutako lapikoa izan zen atzo Morgan egin zuten Nazioarteko I. Putxera lehiaketan irabazlea, "Busturialdeko Hitza"-k zabaldu duenez. Bigarren saria Gernikako Joseba Bikañak jaso zuen, eta hirugarren saria ere Sopelara joan zen: Jose Inaziorena izan zen hirugarren eltzerik gozoena.
Denera, 26 putxera aurkeztu zituzten Pataterrixe Kultur Elkarteak Morgan lehenengoz antolatu duen putxera-lehiaketara, eta parte-hartzeagaz zein lehiaketara aurkeztu dituzten putxeren mailagaz pozik daude antolatzaileak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!