Arazo larriak omen daude Sopelako Udal Euskaltegian

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 21a, 18:41

Azken hilabeteetan, Udal Euskaltegiari buruzko hainbat kexa jaso ditu Sopelako EH Bilduk, bertan ikasten dabiltzan ikasleen zein ikasle ohien aldetik. Besteak beste, zenbait ikaslek "tratu desegokiak jaso dituzte eta akademikoak ez diren arrazoiengatik mailaz aldatu dituzte".

Koalizio ezkerzaleak gaineratu duenez, "oso ohikoa da irakasle batzuen kontratazioa hilabeteko atzerapenagaz bideratzea, behin ikastaroa hasita". Bestalde, HAEEko ikasleei 100 euro kobratzen omen diete materialarengatik, "nahiz eta matrikula osoa eta ikastaroaren kostu diruz diruz lagunduta dauzkaten".

Hori guztiagatik, euskaltegiko zuzendaritza eta administrazioa aldatzea eskatu diote koalizioko ordezkariek Udalari. Gontzal Hermosilla EAJko alkateak, ordea, "oraingoz, gai honen inguruan berba egiteko asmorik ez" daukala adierazi du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun