Uribe Kostan, tristezia eragin du ezbeharrak. Besteak beste, "Meduxa" surf-aldizkari sopelozatarrak agurtu du herrikidea. "Salitre" magazinak, bere aldetik, "besarkada handi bat" igorri die Artetxeren sendiari eta bere lagunei. Sopeloztarraz gogora ekarri dute "pertsona zorgarria" zela, "ahoan beti irribarrea zeukana".
Lanzaroteko komunikabideen arabera, Artetxe oporretan zegoen lagun bategaz. Iturri horien arabera, balizko epilepsia episodio bat izan liteke kontzientzia galtzea eta heriotza eragin zuen kausa. Halere, Guardia Zibilak eta epaileak oraindino ez dute autopsiaren gaineko datu ofizialik eman.