Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilbideotan Sopela eta bertako itsaslabarren ondare geologikoa, gerra zibilak utzitako ondare historikoa, ondare naturala, etnografikoa eta toponimikoa ezagutzeko aukera egongo da, besteak beste.
Ibilaldiak udaletxeko plazatik abiatuko dira, eta itsaslabar ikusgarrietarantz joango dira parte-hartzaileak. Bertan, Ikatzaren plaia, Meñakoz eta Atxibiribileko ondareak ezagutu ostean lehorrera bueltatuko dira. Era berean, Larrabasterrako baserriak, Urkomendi, Fraidemendiko munarria eta Bilbo Handia gerra zibiletik babesteko eraikitako burdinezko hesia ezagutuko dituzte, besteak beste.