Gertakizunaren ostean, Sopelako Udaltzaingoak parkeko bazter guztiak arakatu zituen; batez ere, pilotalekua eta horren ingurua, kaltetutako txakurrek bertan belar apurrak jan baitzituzten. Halere, Udaltzaingoak azaldu duenez, ez zuten janari-hondakinik aurkitu eta bertako inork ere ez zuen aipamenik egin balizko antzeko jazoeren inguruan.