Programaren helburu nagusia da lan-merkatuan txertatzeko zailtasunak dituzten pertsonen inklusio soziala eta laborala. Horretarako, pertsona oinarri duten laguntza-planak garatzen ditu, eta Fundazioaren teknikoen lana eta babesa parte-hartzaile bakoitzaren beharretara moldatzen da. Honako alderdiak hobetzera bideratuko da lana, besteak beste: gaitasun pertsonalak, trebetasun profesionala, hezkuntza-maila, giza eta talde-partaidetza, zonalde-bliabideen ezagupena eta lan-gaitasunak berpiztea.
Horrela, ondoko arloetan tresnak eta euskarriak eskaintzeko ekintzak garatuko dira:
- Lana bilatzeko teknikak ikastea
- Laguntza psikosoziala
- Errekurtso erabilgarrien inguruko informazioa
- CV eta aurkezpen-gutunak egitea
- Elkarrizketetarako eta hautapen-prozesuetarako prestakuntza
Ondoko pertsonek parte har dezakete:
- Sopelan erroldatuak edota egoitzadunak.
- Inklusio sozialerako eta lan-inklusiorako zailtasunak dituzten langabetuak.
- DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) edota antzeko laguntzak jasotzen dituztenak.
- Egoera pertsonala edo familiarra dela-eta, inklusio sozialerako eta lan-inklusiorako arazoak dituzten emakumeak.
- Epe luzeko langabetuak.
- Langabetuak, 45 urtetik gorakoak.
- Gazteak, 30 urtetik beherakoak eta oinarrizko hezkuntza dutenak.
- Gutxiengo etnikoetakoak.
Planak lau fase izango ditu:
- Harrera eta diagnostikoa: elkarrizketak, beharren diagnostikoa, informazio-bilketa.
- Bakarkako Jardunaldi Plana: ekintzen adostasun eta konpromisoen ezarpena.
- Esku-hartze metodologia: harrera, informazio soziolaborala, alderdi pertsonalen garapena, formazio okupazionala eta profesionala, eta lanbide-gaitasunen gaineko tailerrak.
- Ixtea eta jarreraren ebaluazioa: prozesuan planteatutako ekintzak burutzea.