Sopelako EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk 2017ko aurrekontuen inguruko akordioa izenpetu dute

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 30a, 22:22

Hiru alderdietako ordezkariak atzo, abenduak 29, 2017rako aurrekontuei buruzko akordioa sinatzeko bildu ziren udaletxea. © SOPELAKO UDALA

"Bi euskarri nagusitan oinarriturik dagoen akordio honek, Sopela eta sopeloztarrontzat garrantzi handia dauka, pertsonenen alde lan egiteko eta desberdinen artean akordioetara heltzeko konpromisoa azpimarratzen baitu", udal iturriek azpimarratu dutenez. Aurrekontua 13 milioi eta erdi eurokoa da; atzoko (abenduak 29) osoko bilkuran onartu zuten.

Sopelako udal agintariek diotenez, "14 puntuz osaturiko akordio honetan Urdulizeko ospitalearen eta Berangoko merkataritza-zentroaren irekieraren aurrean trafiko arazoak zuzentzeko ekimenak biltzen dira, besteak beste".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun