Ikerketa martxan ipini zuten dendariak ezarritako salaketaren ostean. Saltzaileak dendan zeukan itsulapikoa; hori falta zela konturatu zen pasa den urtarrilaren 18an. Segurtasun-kameren irudiak aztertzean, Udaltzaingoak ekintzen ustezko autorea identifikatu zuen, eta daborduko auzitaratu egin dute, epaiketa azkarra egiteko.
Aimar del Pozok tetraparexia dauka; elbarritasun-zerebralak sorrarazten duen gaixotasuna da. Errehabilitazio-prozesua oso garestia da.