Seikoteak distantzia eta erresistentzia handiko Marokoko Panda Raid rally-amateurrean parte hartuko du. Kirol-emaitzaz gainera, euren buruei ipini dioten helburua da Maroko herri pobreei materiala eroatea: besteak beste, arropa, zapatak, jostailuak, eskolarako materiala eta abar.
Lasterketa martxoan ospatzen da urtero eta ehun talde baino gehiagok parte hartzen du; aurten, bederatzigarren edizioa, martxoaren 4tik 11ra izango da eta, antolatzaileen arabera, daborduko 300 taldek bete du inskripzioa. Panda Raid erresistentzia-lasterketa bat da. 7 egunetan, basamortuko 4.000 kilometro baino gehiago egiten ohi dira; ibilbidea, batez ere, Marokoko hegoaldetik igarotzen da, arez eta desertuz osaturiko pistetan barrena.