"Edith Piaf. Taxidermia de un gorrión" obrak gizakiaren jatorria eta horrek mitoak sortzeko daukan beharra aztertzen ditu. "Pertsonaia gutxi batzuen, antzezleen ahotsen eta zuzeneko musikaren bitartez, abeslari frantsesa zen Edith Piaf-en bizitza eta ibilbide profesionalaren sentsazio eta sentimenduak erakutsiko dira", Kulunkako kideek azaldu dutenez. Ikus-entzuleak gizakien sinesmenetan, erlijioan eta "berezko izadian" murgilduko dira.
Egitaraua
Otsailak 24, barikua
- 20:00 Edith Piaf. Taxidermia de un gorrión antzezlana, Kulunka taldeagaz, Kurtzio kultur etxean. Gaztelaniaz. Sarrera: 8 euro.
Otsailak 25, zapatua
- 18:00 Mari kizkur eta hiru hartzak antzezlana, Glu Glu taldeagaz, Kurtzio kultur etxean. Euskaraz. Sarrera: 3 euro (umeek) / 5 euro (helduek).