Umeek eta gaztetxoek, ostera, domekara arte itxaron beharko dute aratusteez gozatzeko, otsailaren 26ra arte; 18:00etatik aurrera, Urko kiroldegiko ateak zabalik egongo dira. Mozorro-desfilea, aurpegia margotzeko eta mozorroen osagarriak egiteko tailerrak, argazkiak ateratzeko aukera eta Zirika Zirkus taldearen ikuskizuna edukiko dituzte aukeran neska-mutilek. “Nahiz eta lehiaketan izenik ez eman, festan berdin-berdin parte har daiteke”, kultur iturriek aipatu dutenez.