Patxi Larrionen lehenengo nobelaz berba egingo dute bihar, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 22a, 16:07

Sopelako Irakurle Klubeko kideak berriro batuko dira bihar, eguena, otsailaren 23a; hitzordua arrastiko 07:00etan ipini dute, Kurtzio kultur etxean. Oraingo honetan, Patxi Larrion (Bergara, 1964) idazlearen lehenengo eleberriaren gainean berba egingo dute; "jukutriak eta sekretuak, anbizioa eta traizioa, adiskidantza eta desira irabiatu ditu bizitasun harrigarriz" bergararrak "Feriatzaileak" (Susa, 2016) nobelan, horrela dio horren sinopsiak.

Hilean behin batzen dira sopeloztarrak irakurle-klubera, normalean hilaren azkenengo eguenean, 19:00etatik 20:30era, Kurtzio kultur etxean; ikasturte honetan, Lutxo Egiak hartu du gidari-lekukoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun