La Rous Teatro taldeak eskainiko duen "Hilos" antzezlanari dagokionez, ama baten eta bere alabaren artean sortzen den "hari ikusezinaz" berba egiten du. "Gure amarekin era berezian elkartzen gaituen zilborrestearekin lotuta gatoz mundura. Hori jaiotzean mozten da; baina, bien artean sortzen den lotura bizirik mantentzen da", antzerki-taldekoek azaldu dutenez. Bestalde, Emakumeen Astearen egitarautik kanpo, "Mujeres vascas emprendedoras" izenburuko berbaldia egongo da gaur, martxoaren 2an. Hitzordua 18:00etan ipini dute, Itzartu elkartearen egoitzan, Landa doktorea kaleko 3. zenbakian; sarrera, doan. Historian aditua den Itziar Aloriak emango du berbaldia.
Ekitaldi batzuk
Martxoak 4, zapatua
- 19:00 Motín de brujas antzezlana, Itzartu emakumeen elkarteko antzerki-taldeagaz, Kurtzio kultur etxean. Gaztelaniaz. Doan.
Martxoak 7, martitzena
- 17:30 Tarta-lehiaketa eta dantzaldia, nagusien etxean. Sarrera, doan.
Martxoak 8, eguaztena
- 18:00 Oliver magoaren ikuskizuna eta poesia, Kurtzion. Gaztelaniaz. Doan.
Martxoak 9, eguena
- 18:00 Pintura-lehiaketaren sari-banaketa eta Soy una puta bakarrizketa, Kurtzio kultur etxean. Gaztelaniaz. Sarrera, doan.
Martxoak 12, domeka
- 19:00 Hilos antzezlana, La Rous Teatro taldeagaz, Kurtzio kultur etxean. Gaztelaniaz. Sarrera: 6 euro.