Argiteriaz arduratzen den enpresari isuna ipiniko dio Udalak

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 17a, 17:51

Sopelako Udalak zigorren bat ezarriko dio lapurren aurkako argiteria-kablea instalatu duen enpresari. Hala adierazi zuen pasa den Udalbatzan Gontzal Hermosilla alkateak, enpresari zenbait "akats" eta "atzerapen" egotziz. Udalbatzak aho batez babestu zuen Udal Gobernuaren ekimena, baina alderdiak ez ziren ados ipini zigorra zein izango zen erabakitzerakoan.

Oraingoz, Udalak atzeratuko du enpresak egindako zerbitzuengatik bidalitako azken fakturaren ordainketa, dagokion zigorra zehaztu arte. Faktura hori, 44.512 eurokoa, zigor-espedientean sartuko dute. EH Bilduren arabera, zigorra kontratuan aurreikusitakoa izan beharko litzateke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun