Lointek nagusitu da Tafallan

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 22a, 20:05

Belén López Tafallako helmugan. © LOINTEK TEAM

Lointek Team taldeak ondo baino hobeto hasi du Euskaldun txapelketa, garaipen lortu du eta. Belén López txirrindulari cadiztarra izan zen protagonista pasa den domekako etapan, Tafallan; hainbat ahaleginen ostean, bakar-bakarrik ihes egin zuen txirrindulari-taldetik, eta tropelaren eta bere arteko aldea mantentzea lortu zuen. Hala, besoak altxatuz sartu zen Tafallako helmugan.

Atzean, Lointek taldeak mendean hartu zituen erasoak, tropela apurtzeko guran egindakoak. Lehenengo etaparen ostean, López sailkapen nagusiaren buru da, Lointek taldekako liderra da eta talde laranjak erabat hartuta dauka 23 urtez azpikoen podiuma: Alicia González, Ziortza Isasi eta Alba Teruelegaz.

Tafallara sasoian heldu dela azaldu du Lópezek: "oso pozik nago denboraldi hasieragaz. Belgikako lasterketek on egin didate, sasoia aztertzeko eta prestaketa egokitzeko". Halere, onartu du bere garaipena talde-lana izan dela: "ondo baliatu ditugu gure indarrak: lasterketa hasieratik apurtu behar genuen, gure alde ipintzeko, eta horrela egin dugu. Gaur nik irabazi dut, baina beste edozeinek irabaz zezakeen ihes egin izatekotan, tropelean talde osoak egindako lanari esker".

Bestalde, Setmana Ciclista Valenciana lasterketari dagokionez, Cristina Martínezek irabazi zuen valentziar onenaren maillot gorria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun