Athletic Herriz Herri Sopelara dator

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 3a, 12:10
Athletic Herriz Herri 2016ko urrian eginiko ekitaldia, Leioan. © ATHLETIC CLUB
Athletic Club Fundazioak Athletic Herriz Herri jarduera egingo du hilaren 7an, domekan, Sopelako Urgitxieta plazan, 10:30etik 14:30era. Hiru eta zortzi urte bitarteko umeei zuzendutako ekitaldiaren helburua da ondo pasatzeko jolas eremua sortzea, futbola jolas bezala hartuta.
Horretarako, jolasteko gunea, giza futbolina, txikigunea, aurpegiak margotzeko lekua, zenbait tailer eta talde-argazkiak ateratzeko gunea bezalako jarduerak egongo dira, besteak beste, musika eta animatzaileek sortutako giroaz.
 
Ondo pasatzeaz gain, Athletic Herriz Herrik kirolaren eta bereziki Athletic Cluben baloreak sustatuko ditu: adiskidetasuna, lankidetza, ahaleginaren kultura... Ekitaldia doakoa izango da, eta adin-tarteko edozein umerentzat antolatuta dago.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun