Kuadrillen Eguna antolatuko da Sopelan, zapatuan

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 10a, 11:10
Kuadrillen Egunaren aurtengo kartela

Maitzaren 13an, zapatua, Kuadrillen Eguna antolatuko da Sopelan. Eguerdian hasiko da jaia eta 14:30ean herri bazkaria egingo da. Bazkaltzeko txartelak bihar arte, eguena, eskura daitezke Laiak tabernan (Sopela) eta Ugari supermerkatuan (Larrabasterra). Menua begetarianoa edo okelduna izan daiteke.

Bazkalostean "Furor" lehiaketa (16:00etan), jolasak (17:30ean), poteo musikatua (19:00etan) eta Bidean taldeagaz erromeria egongo da udaletxeko plazan, 22:30ean. Kuadrillen Egunaren antolatzaileek giro paregabea bermatu dute egun osorako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun