Hesi, langabetuak teknologia berrietara hurreratzeko tailerra, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 10a, 12:23

Azken hilotan, Sopelako Udala Hesi programa garatzen dabil, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Sailaren bitartez. Egitasmoaren helburua da udalerriko langabetuak teknologia berrietara hurreratzea; modu berean, tailerrak bilatzen du sopeloztar horiek lan merkatuan teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailen jabe bihur daitezen. Hesi da ekimen horren osagarria.

Hala, Hesik osatzen du aurretik Udalak martxan ipinitako Inklusio Soziolaboralean Laguntza Plana, Teresa Fernández, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Sailaren zinegotziak azaldu duenez. Hala, programa horren "parte-hartzaileen artean teknologia berrien inguruan gabeziak eta eskakizunak antzeman ziren". Hesi beharrezko ezagutzak hartuta, bigarren fase bat garatuko da, hau da, Hesi II. Horretan, parte-hartzaileek azalduko dituzte euren asmoak eta enpresa-proiektu baten ideia simulatuko dute Sopelako udalerria eta ingurunearen hobekuntzan oinarrituta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun