Pertsona toxikoen gaineko berbaldia emango dute Sopelan

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 10a, 12:26

Itzartu emakumeen elkarteak antolatu du biharko, eguena, "Personas tóxicas vs. personas positivas" goiburuko berbaldia. Ekimena, Nuria Sorli psikologoak zuzenduko du eta, daborduko ohikoa denez, elkartearen lokalean izango da, 18:00etatik aurrera. Bestalde, Sopelako emakumeen elkarteak bere beste jarduerakaz jarraituko du. Hala, hilaren 18an, eguenean, genero-ikuspegiko zinemaren zikloan beste film bat proiektatuko dute: Freeheld (No sin ella, gaztelaniaz). Ohi bezala, emanaldia Kurtzio kultur etxean izango da, 18:00etan; sarrera doakoa izango da. Filma Laurel Hester eta Stacie Andréeren benetako historian oinarrituta dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun