Adopzioan har daitezkeen maskotak ezagutzera emango ditu Sopelako Udalak

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 20a, 11:30

2017ko martxoan Sopelako Udalak zenbait animali adoptatzeko eskatu zuen martxoan, tartean Mirko txakurra. © SOPELAKO UDALA

Pasa den martxoan, Sopelako Udalak bertako bizilagunei eskatu zien animaliak jasotzeko zentroetan dauden maskotak adopta zitzaten. Egunotan, adopzio horiek errazteko ekimena abiatu du Udalak. Hala, sopeloztarrek animaliak jasotzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko aukera izango dute, zentroetaraino joan barik.

Animaliak honako data eta lekuetan ikusi ahal izango dira: maiatzaren 24an, eguaztenean, udaletxearen ondoko plazan (euria eginez gero, Bentatxun edo frontoian), 11:00etatik 14:00etara; hilaren 25ean, Gernika plazan, 17:00etatik 20:00etara; eta maiatzaren 26an, udaletxearen ondoko plazan berriro ere, 17:00etatik 20:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun