Izena emateko epea maiatzaren 15etik 24ra izango da Sopelako udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio kultur-etxean edo Udal webgunean. Erroldatuek 2 euro ordainduko dituzte, eta ez-erroldatuek 5 euro. Martxan ipintzekotan, irteera Sopelako elizatik izango da 09:45etan eta 09:50etan Larrabasterrako Urgitxietatik. Itzulera 20:00ak eta 20:15etan izango da.