Zelai errearen lehia egingo du ekainean jai-batzordeak

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 28a, 11:30

Sopela eta Larrabasterrako Jai Batzordeak antolatuta, zelai errearen txapelketa jokatuko da Sopelan ekainean. Festa-eragileak zabaldu duenez, partidak izango dira domeka arratsaldeetan. Hala, honako datak aurreikusi dituzte lehiarako: ekainaren 11a, 18a eta 25a. Parte hartzen gura duten pertsonek 6 lagunetako taldea osatu beharko dute. Izena emateko epemuga ekainaren 4a da.

Txapelketan inskribatzeko, nahikoa izango da taldea lotzea, talde horri izen bat ematea eta aurreko datuak jai-batzordeari helaraztea. Horretarako, 610 999 117 telefono-zenbakira dei bat egitea edo whatsapp-mezu bat igortzea aukeran utzi dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun