Gertaera izan zen lagun-talde bat hondartzara joan eta paseo bat emateko bere gauzak utzi zituztenean. Ondoren, pertsona batek esan zien hiru gizabanako euren gauzen ondoan eseri zirela; hala, telefono mugikor bat eta diru-zorro bat falta zitzaiela ohartu ziren. Biktimetako baten deia jaso eta minutu gutxi pasa ondoren bertaratu ziren udaltzainak; ustezko gaizkileak aurkitu zituzten ondoko kale batean. Susmagarriak identifikatu ostean, agenteek salaketa egin zuen pertsonaren telefono mugikorra, diru-zorroa dokumentazioagaz eta dirua berreskuratu zituzten.
Gainera, hiru gazteak epaiketa azkar bat egiteko deitu zituzten, ikertu gisa, lapurreta delitu arin batengatik; hirurek dituzte aurrekari ugari, ondarearen aurkako delituengatik.
Sopelako Udaltzaingoak ohartarazi du udan lapurretak ekiditeko norbere gauzak ondo zaintzeko beharrizanaren gainean, eta herritarrei aditzera eman die, kasu horitan, herritarren arteko lankidetza nahitaezkoa dela, mota horretako eta bestelako delituak saihesteko. Halaber, polizia-zerbitzuak gogoratu du honako telefono zenbakiak erabilgarri daudela: Udaltzaingoa (944 065 511), Ertzaintza (944 063 420) eta SOS Deiak (112).