Sopelako zenbait kaletan trafikoa moztuko dute, Kosta Trailen eraginez

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 7a, 13:30

Kosta Traileko artxiboko irudi bat. © KOSTA TRAIL

Domeka honetan, ekainaren 11n, egingo dute Sopelan Kosta Trailaren hamabigarren edizioa. Elkartasunezko mendi-lasterketa horren ondorioz, udalerriko zenbait kaletako trafikoa moztuko da barikutik aurrera.

Sopelako Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu probaren aurretik eta ondoren:

Ekainaren 9an, barikuan, eta 10ean, zapatuan

  • Laboral Kutxaren bihurgunean, autoak kentzea.
  • Udaletxetik Artaza kaleraino, autoak kentzea.
  • Akilino Arriola kaletik Sertutxa kalera, autoak kentzea.

Ekainaren 11an, domekan

08:00etatik 10:00etara

  • Udaletxearen inguruan, trafikoa moztea.
  • Garbiguneko bihurgunean, trafikoa moztea.
  • Urdulizerako bidean, trafikoa saihestea Akilino Arriolatik Enrike Urrutikoetxea eta Olabidera.
  • Getxorako bidean, trafikoa saihestea Olabidetik.

10:15etik 14:00etara

  • Elizako biribilgunean, trafikoa moztea.
  • Etxebarri-Lorealden, trafikoa moztea.
  • Udaletxearen aurrean, trafikoa moztea.
  • Turismo bulegoaren aurrean, trafikoa moztea.
  • Urdulizerako bidean, trafikoa saihestea Akilino Arriolatik Enrike Urrutikoetxea eta Olabidera.
  • Urdulizerako bidean, trafikoa saihestea Sipiritik.
  • Erdialderako bidean, trafikoa saihestea Lorealde-Enrike Urrutikoetxeatik.
  • Getxorako bidean, trafikoa saihestea Bidebieta-Kurene-Enrike Urrutikoetxeatik.
  • Getxorako bidean, trafikoa saihestea Laboral Kutxa eta Elizako biribilgunearen arteko bideen banaketa, konoen bidez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun