Gloria Rodríguez nagusitu da Larrabasterran, Lointekek dena irabazi duen aste-akabuan

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 5a, 17:15

Gloria Rodríguez, Larrabasterrako helmugan. © LOINTEK

Gloria Rodríguez Lointek taldeko txirrindulari murtziarrak irabazi zuen Larrabasterrako III Karmen Saria pasa den zapatuan, 23 urtez azpikoen eta elite mailetan. Bere atzean, Eider Merino eta Alba Teruel taldekideak sartu ziren, azken hori gainera 23 urtez azpikoen buru; hala, Lointeken erabateko nagusitasuna podiumean islatu zen. San Martzialgo igoeran eta Berriatuan, ordea, Eider Merinok irabazi zuen. Hortaz, Merino Euskaldun Txapelketako maillot berde berria da, Alba Teruel taldekidearen kaltean.

Larrabasterran, gazte-mailan, Isabel Martinek irabazi zuen. Turnkey Engineering taldeak bigarren postua ere lortu zuen, Maialen Aramendiari esker. Sara Martin Sopela-Ugeragako kideak ezin izan zuen etxean garaitu eta hirugarren postuan geratu zen. Kadeteetan, eskualdeko taldeek podiuma osatu zuten. Hurrenez hurren sartu ziren helmugan Maria Brizuela (Bioracer-Elmet), Lorena de la Fuente eta Amara Hernández (Sopela-Ugeraga).

Larrabasterrako III Karmen Sariaren sailkapenak

Elite maila

  1. Gloria Rodríguez (Lointek) 2:11:21
  2. Eider Merino (Lointek)  00.58ra
  3. Alba Teruel (Lointek) d.b.
  4. Eukene Larrarte (Gipuzkoa-Ogiberri) d.b.
  5. Sandra Alonso (Bioracer-Elmet) d.b.
  6. Cristina Martínez (Lointek) d.b.
  7. Lucía González (Lointek) d.b.
  8. Lierni Lekuona (Bizkaia-Durango) d.b.
  9. Ainara Elbusto (Bolivia) d.b.
  10. Elisabet Llabres (Lointek) d.b.

23 urtez azpikoen maila

  1. Alba Teruel (Lointek)
  2. Eukene Larrarte (Gipuzkoa-Ogiberri) d.b.
  3. Sandra Alonso (Bioracer-Elmet) d.b.

Gazte-maila

  1. Isabel Martín (CAF Turnkey Engineering) 2:14:09
  2. Maialen Aramendia (CAF Turnkey Engineering) d.b.
  3. Sara Martín (Sopela Ugeraga) d.b.
  4. Natalia Fenoll (C.C. Roldan) d.b.

Kadeteen maila

  1. María Brizuela (Bioracer-Elmet) 1:00:49
  2. Lorena de la Fuente (Sopela Ugeraga) d.b.
  3. Amara Hernández (Sopela Ugeraga) d.b.
  4. Garazi Estevez (Gipuzkoa-Ogiberri) d.b.
  5. Naia Amondarain (Oriako T.Eskola) d.b.

Bergara eta Berriatua

Larrabasterran ez ezik, Bergarako San Martzialen igoeran ere Lointek erakutsi zuen bere ahalmena, barikuan, eta Berriatuako Berritxu Sarian, domekan. Hala, proba biak irabazi zituen Eider Merinok. Gainera, talde sopeloztarrak beste kide bat podiumean sartzea lortu zuen lasterketa bietan: Alba Teruel hirugarrena izan zen Bergaran eta Lucía Gonzalez bigarrena izan zen Berriatuan. Kadeteetan, Garazi Estevez (Gipuzkoa-Ogiberri) izan zen onena eta, gazteetan, Sara Martín (Sopela-Ugeraga).

Kontuak hala, lau proba geratzen dira Euskaldun Txapelketa amaitzeko, tartean Sopelakoa, uztailaren 16an; 56 puntu lor ditzakete lehiakideek gehienez jota. Lointekeko Merinok eta Teruelek 40 eta 39 puntutako abantaila atera diote Bizkaia-Durangoko onenari, Lierni Lekuonari, eta, halandaze, ezusteko handirik ezean laranjek eroan beharko lukete txapela. Bietako nork jantziko duen da zalantza nagusia.

23 urtez azpiko mailan ere, Alba Teruel izango da txapelduna, ia seguru. Gazte-mailan ere, Sara Martínen lehenengo postua mugiezina dirudi. Hortaz, Sopela-Ugeragak indarrak erabili ahal izango ditu Ariadna Nevadoren behin-behineko hirugarren postua hobetzen. Ostera, gerra oraindino erabat zabalik dago kadeteen artean: Gipuzkoa-Ogiberri, CAF Turnkey Engineering eta Oriako Txirrindularitza Eskola taldeetako liderrak 12 puntuko aldean mugitzen dira. Oso gaitz izango du Maria Brizuelak, Bioracer-Elmeteko txirrindulariak, podiumean sartzeko.

Euskaldun Txapelketako sailkapena

Elite maila

  1. Eider Merino (Lointek), 117 puntu
  2. Alba Teruel (Lointek), 116
  3. Lierni Lekuona (Bizkaia-Durango), 77
  4. Lucía González (Lointek), 72
  5. Alicia González (Lointek), 71
  6. Lourdes Oyarbide (Bizkaia-Durango), 62
  7. Cristina Martínez (Lointek), 58
  8. Beatriu Gómez (Lointek), 55
  9. Ainara Elbusto (Bolivia), 52
  10. Ziortza Isasi (Lointek), 48
  11. Sandra Alonso (Bioracer-Elmet), 46
  12. Elisabet Llabres (Lointek), 46
  13. Belén López (Lointek), 45
  14. Carla Oberholzer (Bizkaia-Durango), 43
  15. Eukene Larrarte (Gipuzkoa-Ogiberri), 43

23 urtez azpikoen maila

  1. Alba Teruel (Lointek), 116 puntu
  2. Lierni Lekuona (Bizkaia-Durango), 77
  3. Alicia González (Lointek), 71
  4. Cristina Martínez (Lointek), 58
  5. Ziortza Isasi (Lointek), 48
  6. Sandra Alonso (Bioracer-Elmet), 46
  7. Elisabet Llabres (Lointek), 46
  8. Eukene Larrarte (Gipuzkoa-Ogiberri), 43
  9. Paula Suárez (Sopela-Ugeraga), 38
  10. Miriam Gardachal (Sopela-Ugeraga), 34

Gazte-maila

  1. Sara Martín (Sopela-Ugeraga), 117 puntu
  2. Maialen Aramendia (CAF Turnkey Engineering), 78
  3. Ariadna Nevado (Sopela-Ugeraga), 73
  4. Isabel Martín (CAF Turnkey Engineering), 66
  5. Garazi Erostarbe (Gipuzkoa-Ogiberri), 65
  6. Rosalia Ortiz (Sopela-Ugeraga), 60
  7. Irantzu Beloki (Gipuzkoa-Ogiberri), 50
  8. Izarne Maioz (Gipuzkoa-Ogiberri), 48
  9. Ana Monfort (Sopela-Ugeraga), 44
  10. Mireia Trias (Catema.cat), 44

Kadeteen maila

  1. Garazi Estevez (Gipuzkoa-Ogiberri), 129 puntu
  2. Amaia Lartitegi (CAF Turnkey Engineering), 119
  3. Naia Amondarain (Oriako T.Eskola), 117
  4. María Brizuela (Bioracer-Elmet), 86
  5. Ekhiñe Rivas (Allerru), 74
  6. Idoia Eraso (Nafarroa-Ermitagaña), 66
  7. Maitena Aguer (Urt Vélo 64), 62
  8. Lorena de la Fuente (Sopela Ugeraga), 53
  9. June Herrera (Bioracer-Elmet), 48
  10. Ainhara Salas (Rio Miera-Meruelo-Cantabria), 48
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun