Lasterketa 13:30etan hasiko da eta, ohikoa denez, kategoria bi izango ditu: testigantzazkoa (kilometro batekoa) eta absolutua (5 kilometrokoa). Lasterketa nagusiko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, partaide guztiei oparitxoa emango zaie eta domina bana umeei. Izena ematea doakoa izango da eta lasterketaren egunean egingo da, Barinatxe hondartzan bertan.