Lazkanok irabazi du Sopelan, eta Healyk, Bizkaiko Itzulian

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 11a, 18:41

Lazkano, Sopelako helmugan. © BALMASEDAKO TXIRRINDULARITZA ELKARTEA

Ben Healy txirrindulari ingelesak lortu zuen garaipena Bizkaiko Itzuliaren sailkapen nagusian, domekako bigarren sektorean nagusitu ondoren. Zappi taldeko kideak irabazi zuen Balmasedan hasi eta bukatu zen 11,9 kilometroko erlojupekoan. Goizean, Oier Lazkano gasteiztarrak esprintean lortu zuen garaipena Sopela-Sopela etapan, 69,4 kilometro bete ondoren.

Euskal herritarra hirugarren geratu zen sailkapen nagusian eta mendi-maillota ere eskuratu zuen, etapa bitan irabazteaz gainera. Sailkapeneko bigarrena Remco Evenepoel belgikarra izan zen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun