2017-2018 ikasturteko ikastaro hori, urritik ekainera bitartean garatuko da. Ordaindu beharreko zenbatekoari dagokionez, ikastaroak 70 euroko prezioa du eta diru-kopuru hori urriaren 2tik 13ra bitartean ordaindu beharko dute inskribatutakoek. Aurreko ikasturtean legez, Iberre institutuko gimnasioan izango da ikastaroa, 18:00etatik 21:00etara, talde bitan banatuta:
18:00etatik 19:30era oinarrizko maila dutenentzako txanda.
19:30etik 21:00etara maila aurreratua dutenentzako txanda.
Datorren urriaren 4a, asteazkena, aurkezpen eguna izango da. Hitzordu horretara ere, apuntatutako pertsonek duten mailaren araberako hitzordua izango dute: oinarrizko mailakoek, 18:00etan; eta maila aurreratukoek, 19:30etan.
Argibide gehiagorako honako posta-elektronikora idatz daiteke: euskera4@uribekosta.org