Udal-iturrien arabera, "hondartzen garbitasuna guztion ardura dela kontuan" izanda, ingurumen hezitzaileak Sopelako Arriatera-Atxabiribil hondartzan izango dira, erabiltzaileek ahalik eta hondakin gutxien sortzeak eta sortutakoa birziklatzeak duen garrantziaz informatzen.
Kanpaina baliagarria izango da baita, erabiltzaileen ohiturak ezagutzeko eta nola ez, gogoeta eragiteko. Gainera, 1.000 "kantinplora tolesgarri" banatuko dira hondartzara hurbilduko diren pertsonen artean edukiontzi horiaren erabilera sustatzeko.
Honakoak izango dira hitzorduak:
- Abuztuak 2, eguaztena: 15:00-19:00
- Abuztuak 3, eguena: 11:00-15:00
- Abuztuak 4, barikua: 15:00-19:00