Lehenik eta behin, Sopelako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak "erabateko gaitzespena" adierazi du "ilegalak, bortitzak, mehatxatzaileak eta iraingarriak" diren gertakari hauen aurrean. Bestalde, alderdi politiko sopeloztarren ustez, "horrelako gertaerek ez dute inolako justifikaziorik; ez dute balio kutsu politiko edo sozialak dituzten aldarrikapenak egiteko". "Etikoki, beldurra sorrarazteko ahaleginetan egindako ekintza onartezina da. Politikoki, agerian uzten du autoreen izaera antidemokratikoa eta ekonomikoki, sopeloztar guztien ondareari egiten die kalte", irakur daiteke adierazpenean.
