Sopelako Duatloi Txikia irailaren 16an egingo dute

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 4a, 12:47
Iazko edizioa. © SOPELAKO UDALA

Sopelako Duatloi Txikiaren seigarren edizioak data dauka, daborduko. Sopelako Hirubi triatloi-taldeak eta Sopelako Udalak antolatutako proba irailaren 16an egingo dute. Izen-ematea abuztuaren 28an abiatuko dute eta irailaren 14ra arte egongo da inskripzioa betetzeko aukera, Triatlonsopelana.org webgunean; proba doakoa da.

Ekimena Sopelako udaletxeko plazan hasi eta amaituko da. Sopelako Udalak gogorarazi duenez, "urtez urte, probak arrakasta itzela erdietsi du eta, horregatik, antolatzaileek aurreko edizioetako parte hartzea izateagaz konforme agertu dira, leku guztiak bete izan baitira". Seigarren edizio horretan, 350 atletismozalek parte hartu ahal izango dute, urtebete eta 14 urte bitartekoek, zenbait mailatan banatuta. Proba goizeko 10:00etan hasiko da, eta adinaren arabera distantziak ezberdinak izango dira.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun