Sopeloztar bat ikertzen dabiltza, gidabaimen barik gidatzea egotzita

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 7a, 16:49

Epaiketa azkarrera deitu dute 53 urteko sopeloztar bat, gidabaimen barik gidatzea egotzita. Udal-iturriek zehaztu dutenez, gidabaimena Bilboko epaitegi batek erretiratu zion, bi urtez.

Gertakariak abuztuaren 6an izan ziren, 12:45ak aldera: Gatzarriñe kaleko oinezkoen bidean gaizki aparkatuta zegoen kotxe baten berri ematen zuen abisua jaso zuen Sopelako Udaltzaingoak. Patruila bat bertaratu zen eta, kotxea bidegurutzetik kendu eta ondo aparkatu ostean, emakumeak gidatzeko baimena 2 urtez erretiratua zeukala konprobatu zuten udaltzainek; izan ere, bide-segurtasunaren kontrako beste delitu bi omen dauzka aurretiaz.

Gainera, aste-akabu honetan zehar, Udaltzaingoak alkoholdun edariak hartuta gidatzen zebiltzan beste hiru pertsona harrapatu ditu, Sopelako inguru desberdinetan. Kasu guztietan, zigorra ipini edo ez aztertzen ari dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun