"Zikoinak" filma euskaraz iritsik zen 2016ko irailaren 30ean, Euskal Herriko zenbait zinema-aretotara, Zineuskadi elkarteak sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. Besteak beste, Getxo Zinemak aretoetan estreinatu zuten.
Nicholas Stoller-ek eta Doug Sweetland-ek zuzendutako filmak zikoinen ohiko kontzeptua aldaraziko du. Beti esan izan da zikoinek umeak eroaten dituztela edo, behintzat, eroan ohi zituztela. Orain, ordea, Interneteko mundu-mailako konpainia baten paketeak emateaz arduratzen dira. Junior (Andy Samberg), konpainiako banatzailerik hoberena den zikoina, postuz igotzekotan dago, gura barik, umeak egiteko makina aktibatu eta baimendu gabeko ume zoragarri bat egiten duenean.
Nagusia konturatu baino lehen arazoa gainetik kendu gura du, eta horretarako, Stork Mountain hiriko Tulipen laguntza izango du. Umezaroa emateko, familia bat baino gehiagoren segurtasunari eragin liezaioken abentura basati eta errebelatzailean murgilduko dira, munduan "zikoinen benetako egitekoa" berrezarriz.