Iraileko eta urriko ekitaldien egitaraua prest dauka Sopelako Udalak. Aipatutakoez gainera, «Astelehena» film laburraren emanaldia, txikien duatloia, eta Mendi Film jaialdiaren hainbat lanen proiekzioa ere nabarmentzekoak dira.
Ikastaroen izen-ematea irailaren 4tik 22ra bitartean egin beharrekoa da, Sopelako udaletxean, Sopelarinen bulegoan (Larrabasterra) edo Kurtzio kultur etxean. Ondoko hauek dira eskainiko dituzte ikastaroak: antzerkia (euskaraz), umeentzako margo-ikastaroa, helduentzako euskal dantzen ikastaroa, tangoa, argazkigintza (oinarrizkoa eta aurreratua) eta Photoshop.
Kultur eta kirol-ekitaldiei dagokienez, gerbarako irailaren 9an eta 10ean egingo da Euskal Jaia; aurreko egunean, irailaren 8an, Kurtzio Kultur Etxeko antzerki tailerreko ikasleek egindako "Astelehena" film laburra emango dute; Euskara Olgetan ekimenaren ikasturte hasierako saioak irailaren 10ean, 17an eta 24an izango dira; Pirritx, Porrotx eta Marimototsek "Tipi-Tapa Korrika" ikuskizuna antzeztuko dute irailaren 14an; Hirubi Triatloi Taldeak antolatzen duen Duatloi Txikia irailaren 16an egingo da; eta, hurrengo egunerako prest izango du Ugeraga Txirrindularitza Taldeak Txirrindularitza Eskolen Topaketa.
Irail amaierako aste-akabu biak musikaz bete-beteko dira. Batetik, musika, surfa eta natura batzen dituen Sopela Kosta Fest jaialdia irailaren 21etik 24ra egingo da; hala ere, surfeko film laburren lehiaketaren lanik onenak urriaren 26an emango dituzte. Musikari dagokionez, hurrengo taldeen kontzertuak iragarri dituzte: Delorean, Willis Drummond, Tomasito, Los Tiki Phantoms, Kokein, Señores, Rubia, Koban, eta Optigan DJa. Surfaren aldetik, "Euskal Herriko Elkarteen arteko Txapelketa (emakumeek zuzendua), II. Euskal Surf zirkuitua, longboarda, beteranoen txapelketak, doako surf ikastaroak eta body board txapelketa" egingo dituzte; eta kayak surfean, Euskadiko kopa eta doako ikastaroak. Naturari begira, bisita gidatuak, Tai jia, tailerrak, parapente-hegaldiak, hareazko eskulturak, kometak, eta abarrak prestatuko dituzte.
Bestetik, iraileko azkenengo zapatuan egingo dute bertoko taldeei begirako Inkestas Rock festibala; ezagutzera eman dutenez, honako hauek parte hartuko dute: Mars Red Sky, Adrift, Rise To Fal, Late To Scream, Knives, Wrech Totem, Conteiner, Baltzak eta Song Of Anhubis.
Amaitzeko, urriko hainbat ekitaldi aipatzeko beharra dago, besteak beste urriaren 20an izango den Mendi Film jaialdian saritutako hiru lanen emanaldia, " E.B.C. 5.300" (2016ko film labur onena), "Boys In the Bugs" (2016ko eskalada film onena) eta "Freedom Under Load" (2016ko Sari Nagusia); urriaren 22ko "Peru eta Otsoa" antzerkia, edo Itzartu Elkarteak antolatzen duen genero-ikuspegiko filmen zerrenda ere prest dago.
Sopelako iraileko eta urriko udal-agenda osoa, hemen.