Udal-iturriek zabaldu dutenez, gertaera Errekagane kalean izan zen, abuztuaren 24an. Gidariak, istripu bat izan ostean, Udaltzaingoaren patruila bat eskatu zuen. Bertaratzean, agenteek, kotxeak kate baten kontra tupust egin zuela eta gidariak edari alkoholdunen eraginpean zegoenaren zeinu nabarmenak zituela ikusi zuten, aipatu dutenez; alkoholemia-proba eginda, baimendutako alkohol-tasa (0,25 mg/l) ia laukoizten omen zuen. Hortaz, gidaria ikertu gisa egotzia izan zen.
Halaber, abuztuaren 23an, Urkobide kaleko alkoholemia-kontrol batean, alkohola eta droga efektuen pean gidatzen zebilen Gorlizko 41 urteko bizilagun bat harrapatu zuen Udaltzaingoak.